Espazio Ikusezinak - ikasteko testuinguru berriak sortzea

2022/12/01

Andrea De Pascual Arte Hezkuntzan Masterra da New Yorkeko Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Arte Ederren Fakultateko Didaktika Saileko doktorego ikaslea eta Invisible Pedagogies-en sortzaile eta koordinatzailea.

Saio honetan, espazioak informazioa nola transmititzen duen eta eraldaketa txikiek irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan aldaketa handiak eragin ditzaketen kontatu digu. IkasNOVA ikasgelek hezkuntza-espazioen erabilera eta diseinua birpentsatzeko zeregin horretan lagundu nahi dute eta horregatik Andrea gonbidatu dugu ikasNOVA ikasgelak dituzten zentroetako zuzendari eta zuzendaritza taldeentzako saio honetara.

Jarraian, saioan erabilitako aurkezpena aurki dezakezu:

Presentación usada en la sesión sobre espacios invisibles con Andrea Pascual
 

Hizlariaren eskariz, bideokonferentzia saioan parte hartu duten zentroetako irakasleentzat mugatuta dago bideoaren grabazioa. Barkatu traba egiteagatik.