ikasNOVA gelak

Zer dira ikasNOVA gelak?

Modu aktiboan ikasteko tokiak dira. Berdintasunezko testuinguru batean, ikasteko modu desberdinak esperimentatzeko aukera ematen digutenak, hitz eginez, elkarlanean arituz eta partekatuz. Bertan izanen dugun espazioak eta teknologiak, gogoeta egitera gondidatuko gaitu, bai bakarka bai taldean, ikasitakoa eta bizitakoa ikertzera, elkarreragitera, sortzera, partekatzera eta komunikatzera. Aldi berean, funtsezko konpetentzien garapena bultzatuz eta konpetentzia digitalari arreta berezia eskainiz.


Nafarroan, gela hauekin, hezkuntza eta eskola ulertzeko moduaren aldaketa eta eraldaketa bultzatu nahi dira.

Pedagogia

IkasNOVA gelen hiru oinarrietako bat da. Eraldatzeko eta aldatzeko prozesua bultzatzen duena eta gelan biziko diren esperientziak eta ikaskuntza-egoerei zentzua emanen diena.

Ikaskuntza pertsonalizatuan oinarrituko da eta ikasleak benetako protagonistak izanen dira. Irakasleek gidatuta, euren ikaskuntza ibilbidea diseinatuko dute.

Hartara, gela ezin hobeak dira funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak garatzeko eta, orobat, ikasle guztien inklusioa lortzeko, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren jarrabideei jarraikiz.

Aukera metodologikoei dagokienez, gela egokiak dira esparruka lan egiteko, irakaskuntza partekaturako, mailen arteko eta diziplinarteko lanerako, talde elkarreragileekin elkarlanean aritzeko, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzarako, arazoetan oinarritutako ikaskuntzarako, ikaskuntza kooperatiborako...

Espazioa

IkasNOVA gelaren bertze oinarri bat da. Bertan dauden guneak, irekiak, malguak eta mugikortasun handikoak dira, esperientzia, parte-hartze eta digitalizazio arloetako zereginak ahalbidetzen dituztenak. Altzariak funtzionalak dira, egokitzeko modukoak, ikasleek euren proiektuak eta jarduerak modu parte-hartzaileagoan egin ditzaten.

Teknologia

Teknologia balio erantsia ematen duen baliabidea da, hau da, lana aberastu eta ikaskuntza hobetzen du, konpetentzia digitala bermatuz. 

"Konpetentzia digitalak berekin dakar teknologia digitalak modu seguru, osasungarri, jasangarri, kritiko eta arduratsuan erabiltzea, ikasteko, lanerako eta gizartean parte hartzeko, bai eta haiekiko interakziorako." 67/2022 eta 71/2022 Foru Dekretuak.

Helburua ikasleak XXI. mendeko erronka orokorretarako, eta eguneroko bizitzaren alderdi eta arazoei aurre egiteko prestatzea da.

Araudia eta curriculumak

ikasNOVA gela aurkezteko bideoa