Baldintzak eta eskaera 24-25 - Aula ikasNOVA gela - Ikasnova
Baldintzak eta eskaera 24-25 - Aula ikasNOVA gela
ikasNOVA gelen deialdia 24-25
Deialdiaren aurkezpena
Deialdiaren aurkezpena
Deialdi honen helburua, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei eta Bigarren Hezkuntzako institutuei beren ikastetxean ikasNOVA gela bat sortzeko proiektu bat aurkezteko aukera ematea da.
Proiektua sortzean sor daitezkeen galderak eta zalantzak helbide elektroniko honen bidez egin daitezke: aula.ikasnova.gela@educacion.navarra.es. Modu pertsonalizatuan erantzungo da eta, interes orokorrekoa bada, aulaikasnovagela.educacion.navarra.es webguneko menu nagusiko Laguntza atalean ere argitaratuko dira.
Proiektuak eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuak eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuak aurkezteko prozedura desberdina da hezkuntza-etaparen arabera.
Lehen Hezkuntzako ikastetxeak:
2025eko apirilaren 15ean, 34E/2025 Ebazpena argitaratu zen, ikasNOVA gelak sortzera bideratutako proiektuak aurkezteko prozedura jasotzen duena. Ebazpen hau, ikastetxeetako udalei zuzenduta dago eta ikasNOVA geletarako obra txiki espezifikoetarako laguntzak eskatzeko da. Udalek entrega bakarra egin beharko dute, ikastetxearen proiektua, laguntza-eskaera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen horretan eskatutako dokumentazioa jasoko dituena.
Ebazpena argitaratu aurretik, ikastetxeek honako hauek egin beharko dituzte:
- Udalari laister aterako den laguntzen deialdiren berri ematea, osoko bilkurara eraman eta ebazpenean ezarritako epean beharrezko dokumentazioa onartu eta bidali dezaten. (30 egun argitaratzen denetik)
- ikasNOVA gelaren proiektu pedagogikoa egiten hastea, jarraian emanen den informazioa kontuan hartuta.
Ebazpenaren testu osoa esteka honetan duzue.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, udalak dirulaguntzarik eskatzeko beharrik ez badu, obrarik egin behar ez delako edo beste bide batzuen bidez egin delako, ikastetxeak proiektu pedagogikoa bakarrik aurkeztu beharko du inprimaki honen bidez, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak erabakiko du espazioak ikasNOVA gelatzat hartzeko baldintzak betetzen dituen ala ez.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak:
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ez dute prozesu bera jarraitu behar, proiektuak ez baitira udalaren bidez entregatu behar, Departametuak kudeatzen dituelako.
Bigarren Hezkuntzako proiektuak dokumentu bakar batean bidali behar dira PDF formatuan; webgune honetako "Proiektuek bete beharrekoak" atalean zehaztutakoari jarraituz.
Entregatzeko epea:
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei dagokienez, eskaerak dagokien udalak aurkeztu beharko ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratu zen egunaren (2025/04/15) biharamunetik zenbatzen hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean, bertan agertzen diren argibideei jarraituz. Gainera, ikastetxeak bere proiektu pedagogikoa ikasNOVAri helarazi beharko dio inprimaki honen bidez.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei dagokienez, euren proiektu pedagogikoa inprimaki honen bidez bidali beharko dute. Aipatutako ebazpena argitaratzen den unetik aurrera hasten ahal dira bidaltzen eta entregatzeko epe berdina izanen dute.
Helburua
Helburua
Deialdi honen helburua, Nafarroako Foru Komunitateko araubide orokorreko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei, ikastetxeko bi gune/gela edo ikastetxearen tamainaren arabera neurri egokiak dituen gune bat, ikasNOVA gela bihurtzeko aukera ematea da.
Jatorria eta oinarriak
Jatorria eta oinarriak
ikasNova gela eraldatzeko proiektua Future Classroom Lab (FCL) de European Schoolnet (EUN) delakoan oinarritzen da.
Gero eta ikastetxe gehiagotan guneak berritzen ari dira, eskola ikasgeletan erabiltzen ari den pedagogia aktiboetara egokitzeko eta haietan teknologia integratzeko.
Ikastetxe publikoek beren guneak/altzariak berritzeko eskaera aunitz egin dituztenez, ekimen hau planteatu da benetako beharrak identifikatzeko eta aldaketa-prozesu honetan hasten diren ikastetxeei laguntzeko.
Aldaketa sakonak, jasangarriak eta sistemikoak lortu nahi dira, eta, hortaz, beharrezkoa da ikastetxean hausnarketa-prozesu bat egitea eta adostasuna lortzea. Guneetako eraldaketek funtsezko aldaketak eta hobekuntzak ekarri behar dituzte; beraz, ikastetxeak modu sistematikoan egin behar du jarduketa guztien ebaluazioa.
ikasNova gelaren helburuak honako hauek dira:
- Ikasteko gune malguak sortzea; horretarako, altzariek aukera emanen dute lan-eremuak agudo eta erraz birkonfiguratzeko, gelako edozein metodologia aktibo edota dinamikora egokitu daitezen.
- Teknologia integratzea eta irakasle eta ikasleen eskura paratzea, behar denean erabiltzeko eta lanari balio erantsia emateko. Hala, teknologia gelako beste baliabide bat bihurtzen da.
- Ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatzea, banakako lana zein talde txikietakoa eta handikoa ahalbidetuz.
Helburu hauek erdiesteko, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak ondorengoa egiten du:
-
Titulartasun publikoko ikastetxeak gonbidatzen ditu ikasNOVA gelarako proiektu bat aurkeztera, ikastetxe bakoitzaren premietara eta errealitatera egokitua. Proiektuan adierazi behar da proiektua egiteko zer hezkuntza-gune aldatu edo berritu beharko den.
-
Prozesu hau hasiko duten ikastetxeei etengabeko laguntza ematea eta egindakoa ebaluatzea, aldaketak sakonak, jasangarriak eta sistemikoak izan daitezen.
-
Ikastetxe parte-hartzaileen esperientziak argitaratzea eta hezkuntza- komunitate osoaren esku jartzea.
Hartzaileak
Hartzaileak
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak
- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak: Bigarren hezkuntzako institutuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutuak. Lanbide Heziketako ikastetxeak ez daude deialdi honetan sartuta.
Hornidura teknologikoa
Hornidura teknologikoa
Hautatutako ikastetxeek honako hauek jaso ahalko dituzte:
- ikasNOVA gelan erabiltzeko chromebookak, ordenagailu eramangarriak edo antzeko ekipamendua (gailu kopurua ikastetxeko ikasle kopuruarekiko proportzionala izanen da),
- paretan instalatutako monitore digital interaktibo bat,
- monitore digital interaktibo bat euskarri mugikorrean,
- bideokonferentzietarako kamera bat, mikrofonoak eta bozgorailuak integratuta,
- dokumentuak bistaratzeko gailu bat, 4K kamera eta mikrofonoa integratuta,
- eta hautatutako ikastetxeak hornitzerakoan Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak egokitzat jotako ekipamendua, ikastetxe bakoitzaren proiektuarekin lotua. Hornidura hori mailegu-zerbitzuan eman daiteke.
Altzariak hornitzea
Altzariak hornitzea
Ikastetxe bakoitza eskura dagoen guneari egokitutako altzariz hornituko da; altzari horiek Hezkuntza Departamentuak eskainiko ditu ikasNOVA gelaren proiektuaren barnean.
IkasNOVA geletarako berariazko altzarien zerrenda hauxe da:
- 4 hankako aulki pilagarria
- Kubo formako puffa 550 x 550 x 450 mm
- Puffa 45º-ko angeluan 800 x 550 x 400 mm
- Puff laukizuzena 1600 x 550 x 450 mm
- Mahai laukizuzena 1800 x 660 mm
- Estalki eraisgarria duen mahaia, gurpilduna, 1600x800 mm
- Lanerako mahai eta eserleku eramangarria
- Lanerako mahai eta eserleku eramangarriak pilatzeko eta garraiatzeko orga
- Harmaila modular mugikorra (6 toki eta 4 eserleku) 900 x 900 x 730 mm
- Mahai trapezoidala, 6 mahaiko talde borobila osatzeko, 1500 mm
- Saskia gurpilekin eta kuxinekin
IkasNOVAk, gela bakoitza hornitzeko altzarien proposamena eginen du, ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.
Guneak egokitzea (obra)
Guneak egokitzea (obra)
Obraren helburua da ikastetxeko bi ikastalderekin batera lan egin ahal izateko gela aski zabala erdiestea. Horrela, sustatu nahi dira, besteak beste, arloen araberako lana, mailen arteko elkarlana, aniztasunari erantzutea eta irakaskuntza partekatua.
Ikastetxearen titularra edozein dela ere, bi gune batzeko obra egitea beharrezkoa balitz, ahal dela informatikako gelan eta haren aldameneko gelan eginen da.
Etorkizunean, matrikula handitu delako, ikastetxean gela arrunt gehiago behar badira, ikasNOVA gelaren gunearen parte bat edo osoa gela arrunt moduan erabiliko da eta helburu horretarako berregokitu beharko da berriro. ikasNOVA gela egiteko hartutako guneetako bat informatika gela izan bada, gune hori ikasNOVA gela moduan mantenduko da.
Hautatutako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, aurrekontu-eskuragarritasunaren arabera, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak ikastetxeekin batera lan eginen dute ikasNOVA gela izanen den tokia egokitzeko.
Obra honetan datza:
- Baoak (hutsuneak) korridorera irekitzea, eta horietan beirateak paratzea.
- Behar izanez gero, entxufeak instalatzea.
- Bi gela lotzeko bi gune batu behar badira edo baoa ireki behar bada, gune berria egiteko behar diren tabikeak botatzea.
- Paretak zarpiatu eta margotzea.
- Beharrezkoa izanez gero, espazioa intsonorizatzea.
Eta Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen duen bertze edozein lan.
Proiektuek bete beharrekoak
Proiektuek bete beharrekoak
Proiektua PDF formatuko jatorrizko dokumentu batean idatziko da. Gehienez ere 14 orrialde izanen ditu, azala eta aurkibidea barne. Alde batetik zenbakituta, lerroarte bakunarekin, Arial letran idatzia eta 12 puntuko tamainarekin, konprimatu gabe. Grafika eta tauletan 10 puntuko Arial letra erabili daiteke.
Nahitaezko eranskinak ere gehituko dira: I. eranskina eta II., III. eta IV. eranskinak, aurrerago zehazten den kasuistika betetzen bada.
Nahi izanez gero, aurreko eranskinei bertze bi gehitu daitezke. Eranskin horietako bakoitza 3 orrialdekoa izanen da, gehienez ere, eta proiektua argitzeko argazkiak jarriko dira; ez dute informazio gehigarririk ekarriko.
Proiektuak honako puntu hauek jaso behar ditu:
- Izenburu deskribatzailea
- Ikastetxearen testuingurua eta ikasNOVA gelaren proiektua
- Premien justifikazioa eta hautematea
- Proiektuaren proposamena
-
Proiektuaren helburu orokorrak (ikastetxearenak) eta helburu espezifikoak (ikasNOVA gelaren erabilerarekin zer lortu nahi dugun).
- Ebaluazioa. Arrakastaren adierazleak eta proiektua ebaluatzeko sistemak, ikastetxeari zein gelari buruzkoak.
- Proiektuak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen jomugak lortzeko egiten duen ekarpena, bereziki 4. helburuari dagokiona: Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizi osoan ikasteko aukerak sustatzea pertsona guztiendako.
- Ekintza-planeko proposamenak.
- Ekintzak: proiektua ezarri aitzinetik, bitartean eta ondotik egin beharreko funtsezko ekintzak.
- Parte-hartzaileak: ekintzetan parte hartzen duten pertsonak.
- Dokumentazioa: Prozesuaren dokumentazio-sistema
- Komunikazioa eta transferentzia. Komunikazio-ekintzak prozesu osoan zehar. Geroko transferentzia, proiektua garatzeko.
-
- Proiektuak koordinatzaile bat izan beharko du. Honen ardura lana koordinatzea eta Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan egotea izanen da. Justifikatutako arrazoiengatik ordezkatu ahal izanen da.
- I. eranskina (nahitaezkoa): ikastetxearen plano ofiziala, bertan, ikasNOVA gelarako guneen proposamena agertu behar da.
- II. eranskina “Liburutegia”: eranskin hau nahitaezkoa da soilik ikastetxeko liburutegia ikasNOVA gelan sartzen bada.
- III. eranskina. Erabilera anitzeko gela: eranskin hau nahitaezkoa izanen da, ikastetxeko erabilera anitzeko gela, ikasNOVA gela bezala erabiltzen bada.
- IV. eranskina “Laborategia”: eranskin hau nahitaezkoa da soilik ikastetxeko laborategietako bat ikasNOVA gelan sartu nahi duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat.
Baremazioa
Baremazioa
b) Aldaketak/berritzeak hobetu nahi dituen alderdi edo beharren definizio argi eta zehatza (proiektuaren 2. puntua) (gehienez 10 puntu).
c) Hautemandako premiekin zerikusia duen konponbidea edo hobetzeko proposamena. Ikasleengan duen eragina, bideragarritasuna eta iraunkortasuna. (gehienez 10 puntu).
d) Proiektua zenbateraino den hezkuntza berrikuntzako prozesu bat ikastetxearentzat edo, oro har, hezkuntza-komunitatearentzat, eta zenbateraino bilatzen duen Garapen Jasangarrirako Helburuak garatzea. (gehienez 5 puntu).
e) Ikaskuntza-prozesu aktiboak sustatzea (gehienez 10 puntu).
f) Ekintza-plana: ekintzak, parte-hartzaileak, dokumentazioa, komunikazioa eta transferentzia (gehienez 10 puntu).
g) Ongi zehaztutako ebaluazio-irizpideak, ikastetxearenak zein gelarenak (gehienez 10 puntu).
h) Hezkuntzako teknologiak integratzea (gehienez 10 puntu).
Proiektua guztira: 70 puntu.
Hautapen prozesua
Hautapen prozesua
Proiektu bat hautatua izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Errubrikan azaltzen diren deialdiko irizpide guztien artean 40 puntu gutxienez lortzea. Ezinbestekoa izanen da e) eta h) puntuetako bakoitzean gutxienez 7 puntu erdiestea.
- Hezkuntza Departamentuak ontzat eman behar du ikasNOVA gelarako guneen proposamena eta, horretaz gainera, ikastetxearen matrikularen bilakaeraren aurreikuspena kontuan izanen da. Uste bada ikastetxeak ez duela toki aski, proiektua ez da hautatuko gutxienez eskatutako puntuazioa erdietsi badu ere.
- Hautatutako ikastetxeek gunea egokitzeko obra bukatua izan beharko dute 2025-2026 ikasturterako, ahal dela ikasturtea hasi baino lehenago.
Baremazio eta hautaketarako batzordea
Baremazio eta hautaketarako batzordea
IkasNOVA aholkularitza-taldeak barematu eta hautatuko ditu proiektuak eta jarraian Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren oniritzia beharko da.
Berdinketak hausteko irizpideak: hezkuntza-berdintasuna sustatzeko konpromisoa
Berdinketak hausteko irizpideak: hezkuntza-berdintasuna sustatzeko konpromisoa
LOMLOEk kalitatearen eta ekitatearen aldeko apustua egiten du, balio etiko eta demokratikoak indartzean oinarritutako hezkuntza-sistemaren esparruan. Era berean, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (gaztelaniaz, OCDE) eskatzen du baliabideak behar handienak dituzten ikasleei bideratzeko.
Hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen (HLBPDI) banaketa orekatua bermatzeko, Hezkuntza Departamentuak aldian-aldian hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze-indizea ikastetxeka prestatzen du, gutxienez alderdi hauek jasoz: hezkuntza-laguntzako berariazko premia dutenen baldintza pertsonalak, curriculum-atzerapena eta hartutako hezkuntza-neurriak.
Departamentuarentzat, hezkuntza-sistemaren kalitatea eta ekitatea bultzatzeko neurriak aplikatzeko orduan, indize hori erreferentea da. Ikuspegi hori ematen zaio, azken helburua sistemaren ekitatea eta gaitasun inklusiboa indartzea delako, guztiak barne hartzen dituen hezkuntzan zentratuta.
Proiektuen balorazioan berdinketa gertatzen bada, kontuan hartuko da apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 36.2 artikuluan eta hura garatzen duen onarpenari buruzko Foru Aginduan aipatzen den ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-laguntzaren berariazko beharra duten ikasleen eskolatze-indizea, deialdi honen hurrengo ikasturteko eskolatze-prozesurako ezartzen dena erreferentziatzat hartuta.
0 eta 10 puntu arteko puntuazioa ezarri da, ikastetxearen HLBPDI indizean oinarrituta. HLBPDI indize negatiboena duen ikastetxeari 10 puntu dagozkio, 0 puntu indizerik positiboena duenari, eta gainerako ikastetxeei puntuazio proportzionala (bi dezimalekin) emanen zaie HLBPDI indize minimoaren eta maximoaren arteko tartean duten posizio erlatiboaren arabera.
Bi hizkuntza-ereduak dituzten ikastetxeen kasuan, bi indizeen arteko batez besteko puntuazioa zehazten da.
Puntuazio hori erabiliko da, puntuazio bera duten proiektuen arteko berdinketak hausteko.
Neurri honen bidez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua lortzeko bidean aitzinera egin nahi dugu: hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, eta bizi osoan ikasteko aukerak sustatzea denentzat.
Aurkeztutako ikastetxeen zerrenda
Aurkeztutako ikastetxeen zerrenda
Proiektuen memoria eta hedapena
Proiektuen memoria eta hedapena
2026eko ekainaren 1tik 12ra bitartean, hautatutako ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak memoria bat emanen dio ikasNOVA gelaren aholkularitza-taldeari. Memoria horretan egindako lana azalduko da, baita lan horrek ikastetxean zer aldaketa eragin dituen ere.
Memoriak honako atal hauek izanen ditu:
Proiektuari buruzko informazioa
- Proiektuaren izenburua.
- Proiektuaren koordinazioa (lantaldea, parte-hartzaileak).
- Laburpena.
- Testuingurua.
- Planteatutako helburuak.
- Egindako aldaketaren deskribapena.
- Proiektuaren balorazio orokorra.
Proiektuaren garapena
- Ezarritako helburuak eta noraino bete diren.
- Proiektuaren eragina:
- Irakasleengan.
- Ikasleengan.
- Eskolako komunitatearen bertze esparru batzuetan.
- Egindako aldaketen zerrenda zehatza.
- Denboralizazioa. Proiektua garatzeko faseak.
- Erabilitako baliabideak.
- Proiektuaren ebaluazioa.
Halaber, aldaketa edo berrikuntza-proiektu bat gauzatu duten ikastetxeei eskatzen ahalko zaie beren esperientzia konta dezatela bai ikastetxearen webgunean, bai aulaikasnovagela.educacion.navarra.es webgunean eta ikasnova.digital gunean baita esperientziak zabaltzeko eta partekatzeko jardunaldietan ere.
Proiektuak berrikustea eta haiei jarraipena egitea
Proiektuak berrikustea eta haiei jarraipena egitea
Ikastetxe jakin batzuen berezitasunei emandako erantzunak
Ikastetxe jakin batzuen berezitasunei emandako erantzunak
Landa eremuetako eskolak edota maila anitzeko gelak
Altzarien eta teknologiaren hornidura proposatutako gunearen neurriei eta ikasle-kopuruari egokituko da.
Lehen Hezkuntza eta DBH zuzendaritza-talde komun batekin irakasten duten ikastetxeak
Egoera horretan dauden ikastetxeek gela bakarra izan dezakete. Zuzendaritza talde batek hezkuntza etapa baterako proiektua aurkeztu eta hautatua gertatzen bada, ezinezkoa izanen da proiektua bertze etaparako aurkeztea.
Gomendatzen da proiektu komun bat aurkeztea eta lehentasuna ematea gela erabiltzeari Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikamailetako eta DBHko 1. eta 2. ikasmailetako ikasleei, ikasmaila horien artean jarraipena dagoelako.
Hizkuntza eredu bat baino gehiagoko ikastetxe
Hizkuntza eredu bat baino gehiagoko ikastetxeek gela bakarra izan dezakete. Zuzendaritza-taldeak hezkuntza eredu baterako proiektua aurkeztu eta hautatua gertatzen bada, ezin izanen da berriro bertze eredurako proiekturik aurkeztu.
Ikastetxe sortu berriak eta handitzea
Sortu berriak diren ikastetxeetan eta ikastetxe bat handitzeko plangintza egiten denean, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak ikasNOVA gela bat izateko aukera eskaintzen du, informatika gela bat izan beharrean. Ikastetxe horiek ez dute proiekturik aurkeztu behar. Nolanahi ere, aukera izanen dute ikastetxean lantalde bat eratzeko, aholkularitza-taldearekin jarraipen-saioak egiteko eta ikasNOVA gelen gaineko aholkularitza izateko.
Eraikin berean bi zuzendaritza-talde desberdin dituzten bi ikastetxe
Bi gela izateko toki nahikoa bada, ikastetxe bakoitzak bere aldetik proiektua aurkez dezake. Halakorik ez badago, gela bera erabili beharko dute, baita gela dagoeneko prestatuta eta ikastetxe batek erabiltzen badu ere.
Bi gela izateko toki nahikorik ez duten ikastetxeek gela bakarra izan dezakete eta bi ikastetxeek interesa izanez gero, gela hori partekatu beharko dute.Proiektua aurkeztu aurretik bi zuzendaritza-taldeek erabakia adostu beharko dute eta halaxe islatuko da proiektuan. Ezin izanen dira bi gela izan.
Proiektu komun bat aurkeztea gomendatzen da eta gelaren erabileran Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei lehentasuna ematea.
ikasNOVA gela liburutegiarekin
Eskaturiko neurriak dituen gune erabilgarri bakarra liburutegia edo liburutegia, aldameneko bertze gela batekin batu behar bada, II. eranskina aurkeztuko da. Eranskin horretan, azalduko da nola eginen diren liburutegiko jarduerak behin ikasNOVA gela hartan integratzen denean. Nahitaezkoa da ikastetxe guztiek liburutegi gisa erabiltzeko gune bat izatea.
ikasNOVA gela eta erabilera anitzeko gela
Erabilera anitzeko gela, ikasNOVA gela bihurtzen bada, ezinezkoa izanen da etorkizunean erabilera anitzeko bertze gela bat eskatzea. Areto honetan orain arte egiten ziren jarduerak non eta nola eginen diren azaltzen duen eranskina aurkeztu beharko da (III. eranskina).
ikasNOVA gelak laborategietan
Laborategi bat baino gehiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek eta laborategi horietako bat ikasNOVA gela bat sortzeko erabili nahi dutenak, ondoko bertze guneren batekin batera, horretarako aukera izanen dute, baldin eta baldintza batzuk betetzen badituzte:
- Ikastetxe batek laborategietako bat gabe egon badaiteke, gune hori ikasNOVA gelarako erabil dezake bertze gune bati lotuta, neurri egokiak lortzeko beharrezkoa bada.
- Ikastetxeak ezin badu laborategietako bat ere gabe gelditu, unitate kopuruaren arabera legez behar dituenak dituelako, laborategietako bat birtualiza daiteke eta ikasNOVA gelaren parte izan. Hala bada, IV. eranskina aurkeztu beharko da, laborategiaren birtualizazioa eta kudeaketa nola gauzatuko den adieraziz.