Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, probatu logueatzen

Emaitzak

6 emaitza erakusten

IkasNOVA gelen arduraduna izateak ez du zuzenean punturik ematen lekualdatze-lehiaketan. 

Lanpostu osagarri honekin egiazta daitekeena Irakaskuntzako Gaitasun Digitaleko B1 maila da, irakasleak kargua elkarren segidako bi urtez bete duenean, IKD EBALUAZIO GIDA - Ikasnova adierazten den bezala:

3. Bidea: B mailetarako jarduera profesionalaren eta hezkuntza-programetan parte-hartzearen bidezko ibilbidea

Ibilbide honetan, 2016-2017 ikasturtetik aurrera, bi urtez jarraian honako lanpostu osagarrietako bat bete duten irakasleak ofizioz akreditatuko dira:

● KD B1 mailarekin, Ikastetxeko Plan Digitalaren Arduradunak eta ikasNOVA gela arduradunak.

Irakaskuntzako gaitasun digitalaren egiaztapen horrek puntuak ematen ditu lekualdatze-lehiaketarako merezimenduen baremoaren 5.4 atalean deskribatzen denaren arabera.

Bai, proiektuak informazio guztia jasotzea eskatzen da, baina ez da beharrezkoa puntuka bereiztea. Proiektua baloratzerakoan irakurketa orokorra eginen da. Informazioa jasota badago, adierazitako ordenean edo proposatutako puntuekin  ez egotea ez du garrantzirik.

34E/2025 Ebazpena, 2025eko apirilaren 15ean argitaratu da. Eduki osoa esteka honetan duzue.

LAGUNTZAK EMATEA

Proiektua PDF formatuko jatorrizko dokumentu batean idatziko da. Gehienez ere 14 orrialde izanen ditu, azala eta aurkibidea barne. Alde batetik zenbakituta, lerroarte bakunarekin, Arial letran idatzia eta 12 puntuko tamainarekin, konprimatu gabe. Grafika eta tauletan 10 puntuko Arial letra erabili daiteke. 

Kasuak hala eskatzen badu, nahitaezko eranskinak ere sartu beharko dira. Eranskin hauek, 14 orrialdez osatuta dagoen dokumentu nagusitik kanpo daude.

Nahi izanez gero, aurreko eranskinei bertze bi gehitu daitezke. Eranskin horietako bakoitza 3 orrialdekoa izanen da, gehienez ere, eta proiektua argitzeko argazkiak jarriko dira; ez dute informazio gehigarririk ekarriko.

Ekiporen bat kendu nahi izanez gero, IKT zerbitzuekin harremanetan jarri eta eskatu egin behar da. Mantentze-lanetako enpresa ekipoak jasotzera pasako da.

https://www.educacion.navarra.es/web/serviciostic

Beste espazio batzuetan berrerabili nahi ez diren informatika-gelako altzariei dagokienez, beharrezkoa da Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuarekin harremanetan jartzea eta altzari horiek kentzeko eskatzea.

https://www.navarra.es/eu/nafarroako gobernua/organigrama/-/id/unitatea/10000784

Ez duzu aurkitu bilatzen duzuna?

Galdera guri helarazi eta erantzungo dizugu
Email
aula.ikasnova.gela@educacion.navarra.es