"Ingurune digitalean eta pantailen erabilera seguru, osasuntsu, eraginkor
eta esanguratsua
izan dadin gidaritza digitala​​​​​​​."
Amaia Arroyo Sagasta

ikasNOVA gelak

Ikaskuntza aktiborako lekua dira, non ikasteko modu desberdinak eta askotarikoak bizi ditzakezun, non hitz eginez, elkarlanean, elkarbanatuz berdintasunezko testuinguruan ikasten den.
Ikasgela hauetan teknologia balio erantsia ematen duen baliabidea da, gaitasun digitalaren garapena bermatuz.

Baliabideak

Zer eskaintzen dugu?
- "ikasNOVA kutxak": ikaskuntza aktiboa sustatzen duten baliabide teknologiko eta didaktikoz osatua.
- IkasNOVA ikasgelako filosofia ezartzeko esperientzia didaktikoak.
- Gaitasun digitala garatzeko baliabide teknologikoak.

Prestakuntza eta aholkularitza

Zentro bakoitzaren eraldaketa digitala lortzeko laguntza eta orientabidera bideratuko da.